ingurune

2012/11/16

Ogella

Aztertu programaren barruan azterkosta lantzera joan ginen atzo Ogellara. Bertan biodibertsitatea, gizakiaren eragina eta uraren analisiak egin genituen.Bitxikeriak ikasi genituen.
Gaur gure gelako Paulak hainbat perretxiko ekarri digu.Landare eta onddoak sailkatzen ari garenez, erakusketa txiki bat antolatu dugu eta pila bat dakigu dagoeneko.

2012/11/14

hitzalditxoa

Gaur "talleres posturales" deritzan hitzalditxoa izan dugu. Fisioterapeuta talde honek, bizkarreko minik ez izateko, ohitura osasungarriak zeintzuk diren irakatsi digute. Posizio zuzenak. 1.Postura zuzena klasean eserita. 2.Postura zuzena lurretik gauzak altxatzeko. 3.Nola eraman motxila. 4.Apal batean gauzak ipini. 5.Ordenagailuaren aurrean eserita. 6.Ohean. 7.Telebista ikusi edo kontsolarekin jolastu. 8.Hortzak garbitu.

2012/11/13