ingurune

2013/02/26



Otsailak 22an Bilboko Arte Ederretako Museora joan ginen eskolako haur guztiak. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza osoa bertan izan ginen. Taldeka jarri eta Museoan bertan zeuden artelanak ikusi eta aztertu egin genituen. Nestor Basterretxearen erakusketaren zatitxo bat ere ikusi ahal izan genuen.Ondoren, Doña Kasilda parkean bokadiloak jan eta bertan jolastu ondoren Aulestirantz atera ginen.Zein egun zoragarria pasa genuen!

2013/02/01

Igerilekuraaaaaaa..................

2013ko urtarrilaren 31an L.H 3-4. mailako ume guztiak, Markina-Xemeingo igerilekura joan gara. Guztira, lau eguen izango dira bertara joango garenak eta bertan igeriketa ikastaroa egingo dugu. Autobusez goaz bertaraino eta oso ondo pasatzen dugu bertan.