ingurune

2012/12/14

Gaur andereiño Lurdesen gelan sekulako merendola izan dugu. Bertan bost urteko haurrekin jolastu gara eta  zein ondo pasa dugun.





2012/12/11

ZORIONAAAAAAAAAKKKKKKKKKKKKKKK XABAT

Gaur Xabatek 9 urte bete ditu eta a ze nolako tartarekin ospatu dugun guztiok.Zorionak Xabat eta musu handi-handi bat guztion partez.

2012/11/16

Ogella

Aztertu programaren barruan azterkosta lantzera joan ginen atzo Ogellara. Bertan biodibertsitatea, gizakiaren eragina eta uraren analisiak egin genituen.Bitxikeriak ikasi genituen.
Gaur gure gelako Paulak hainbat perretxiko ekarri digu.Landare eta onddoak sailkatzen ari garenez, erakusketa txiki bat antolatu dugu eta pila bat dakigu dagoeneko.

2012/11/14

hitzalditxoa

Gaur "talleres posturales" deritzan hitzalditxoa izan dugu. Fisioterapeuta talde honek, bizkarreko minik ez izateko, ohitura osasungarriak zeintzuk diren irakatsi digute. Posizio zuzenak. 1.Postura zuzena klasean eserita. 2.Postura zuzena lurretik gauzak altxatzeko. 3.Nola eraman motxila. 4.Apal batean gauzak ipini. 5.Ordenagailuaren aurrean eserita. 6.Ohean. 7.Telebista ikusi edo kontsolarekin jolastu. 8.Hortzak garbitu.

2012/11/13