ingurune

2013/12/23

GABONAK 2013

                                            ONDO PASA GABONAK...TA URTE BERRI ON

2013/02/26



Otsailak 22an Bilboko Arte Ederretako Museora joan ginen eskolako haur guztiak. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza osoa bertan izan ginen. Taldeka jarri eta Museoan bertan zeuden artelanak ikusi eta aztertu egin genituen. Nestor Basterretxearen erakusketaren zatitxo bat ere ikusi ahal izan genuen.Ondoren, Doña Kasilda parkean bokadiloak jan eta bertan jolastu ondoren Aulestirantz atera ginen.Zein egun zoragarria pasa genuen!

2013/02/01

Igerilekuraaaaaaa..................

2013ko urtarrilaren 31an L.H 3-4. mailako ume guztiak, Markina-Xemeingo igerilekura joan gara. Guztira, lau eguen izango dira bertara joango garenak eta bertan igeriketa ikastaroa egingo dugu. Autobusez goaz bertaraino eta oso ondo pasatzen dugu bertan.

2013/01/09

Olentzero eta Mari Domingi:
Asteratean, urtarrilak 8an, eskolara iritsi bezain pronto gelaruntz ziztu bizian abiatu ginen. Bertan Olentzeroren eta Mari Dominginen eskutitza zabaldu eta irakurri genuen. A ze nolako opari ederrak ekarri zizkigun, txano bana eta kamiseta bina guztiontzat, rotulki berezi eta guzti!. Arratsaldean eskulanak izan genituen eta berehala eman genion kamisetak margotzeari.